Kategoria: aljebra lineala

adjuntu

1.  (aljebra lineala)  izen · Matrize bateko elementu bakoitzeko, dagokion errenkada eta zutabea kenduta, geratzen den matrizearen determinantea, bider -1 zenbakia ber elementuaren azpiindizeen batura eginda.

2.   adjektiboa · Zerbaiti estu eta esentzialki loturik dagoena; zerbaiten osagarri beharrezkoa.

3.  (hizkuntzalaritza)  izena · Hizkuntza-elementu baten osagarria, hala nola adjektibo bat izen batekiko.

adjuntuen matrize

1.  (aljebra lineala)  izen · Matrize adjuntu.

alderantzizko matrize

1.  (aljebra lineala)  izena · Matrize alderanzgarri batez mintzatuz, harekin biderturik unitate-matrizea ematen duen matrizea.

antidiagonal

1.  (aldaera) (aljebra lineala)  izena · Bigarren diagonal.

aurkako matrize

1.  (aljebra lineala)  izen · Beste matrize bati buruz, elementutzat matrize hartako elementuen balioen aurkakoak, kontrako zeinuarekin alegia, dituen matrizea.

azpimatrize

1.  (aljebra lineala)  izena · Matrize handiago batetik errenkada eta zutabe zenbait baino ez hartuz osatzen den matrizea.

azpimatrize nagusi

1.  (aljebra lineala)  izena · Matrize karratu batetik indize bereko errenkadak eta zutabeak aukeratuz eratzen den matrizea.

balio propio

1.  (aljebra lineala)  izena · Matrize jakin bati dagokion aplikazio lineala bektore jakin bati aplikatuz, bektore horren magnitudea, baina ez bere norabidea, aldatzen duen eskalarra.

bektoreen matrize

1.  (aljebra lineala)  izena · Zenbait zutabe- edo errenkada-bektorek eratzen duten matrizea.

bigarren diagonal

1.  (aljebra lineala)  izena · Matrize karratu batean, goiko eskuineko izkinatik beheko ezkerreko izkinara doazen elementuen multzoa.

bigarren mailako diagonal

1.  (aldaera) (aljebra lineala) (gutxi erabilia)  izena · Bigarren diagonal.

diagonal nagusi

1.  (aljebra lineala)  izena · Matrize eta determinante bati buruz, errenkada eta zutabe mailak berdinak dituzten elementuen multzoa.

errenkada-bektore

1.  (aljebra lineala)  izena · Errenkada bakarreko matrize gisa adierazten den bektorea.

errenkada-matrize

1.  (aljebra lineala)  izena · Errenkada bat eta n zutabe dituen matrizea.

identitate-matrize

1.  (aldaera) (aljebra lineala)  izena · Unitate-matrize.

koefiziente-matrize

1.  (aljebra lineala)  izena · Ekuazio linealen sistema batean, sistemako aldagaien koefizienteak, gai independenterik gabe, jasotzen dituen matrizea.

kontradiagonal

1.  (aldaera) (aljebra lineala)  izena · Bigarren diagonal.

lerro-matrize

1.  (aljebra lineala) (aldaera)  izena · Errenkada-matrize.

matrize

1.  (aljebra lineala)  izena · Errenkada eta zutabe kopuru jakinetan zehar modu ordenatuan, errenkada eta zutabe bakoitzak adierazten duten kokapenaren arabera, zerrendaturiko zenbaki edo datu multzoa.

2.  (teknologia)  izena · Trokel batean, puntzoia beheratzen denean, azpian jotzen den pieza, trokelatu beharreko xaflari nahi den forma ematen diona.

3.  (biologia)  izena · Organismo bateko zelulak murgiltzen diren ingurune fisiologikoa.

matrize adjuntu

1.  (aldaera) (aljebra lineala)  izen · Matrize bateko elementu adjuntuek edo kofaktoreek, dagokien elementuaren kokapenean jarrita, osatzen duten matrizea, A matrizerako Adj(A) adierazten dena.

matrize behe-triangeluar

1.  (aljebra lineala)  izena · Diagonal nagusitik gora dauden elementu guztiak zero diren matrize karratua.

matrize diagonal

1.  (aljebra lineala)  izena · Diagonal nagusian ez dauden elementuak 0 diren matrize karratua.

matrize diagonalizagarri

1.  (aljebra lineala)  izena · Beste matrize diagonal bat aurretik beste matrize batekin bidertuz eta ondoren aurretiko matrize horren alderantzizkoarekin bidertuz adieraz daitekeen matrizea.

matrize ekidimentsional

1.  (aljebra lineala)  izena · Beste matrize baten dimentsio berdina, hots, errenkada eta zutabe kopuru berdinak, dituen matrizea.

matrize erregular

1.  (aljebra lineala)  izena · Determinantea 0 ez duen eta horrenbestez alderantzikagarria den matrize karratua.

matrize errektangeluar

1.  (aljebra lineala)  izena · Errenkada- eta zutabe-kopuru ezberdinak dituen matrizea.

matrize eskalar

1.  (aljebra lineala)  izena · Diagonal nagusiko elementuak berdinak eta beste elementu guztiak, diagonaletik alde banatara, 0 diren matrizea.

matrize goi-triangeluar

1.  (aljebra lineala)  izena · Diagonal nagusitik behera dauden elementu guztiak zero diren matrize karratua.

matrize hessiar

1.  (aljebra lineala)  izena · Aldagai independente anitzeko funtzio baten bigarren deribatu guztiak era ordenatuan ematen dituen matrizea.

matrize idenpotente

1.  (aljebra lineala)  izena · Berarekin bidertuta matrize hori bera ematen duen matrizea.

matrize irauli

1.  (aljebra lineala)  izena · Era ordenatuan jatorrizko matrize baten errenkadak zutabeekin eta ondorioz zutabeak errenkadekin ordezten dituen matrizea.

matrize karratu

1.  (aljebra lineala)  izena · Errenkada eta zutabe kopuru berdinak dituen matrizea.

matrize nulu

1.  (aljebra lineala)  izena · Elementu guztiak 0 diren matrizea.

matrize ortogonal

1.  (aljebra lineala)  izena · Alderantzizko matrizea eta matrize iraulia berdinak dituen matrize karratua.

matrize simetriko

1.  (aljebra lineala)  izena · Diagonalaren alde banatara simetrikoki elementu berdinak dituen matrize karratua.

matrize singular

1.  (aljebra lineala)  izena · Determinantea 0 duen eta beraz alderantzikagarria ez den matrize karratua.

matrize triangeluar

1.  (aljebra lineala)  izena · Diagonal nagusitik gora edo behera dauden elementuak 0 diren matrizea.

matrize zabaldu

1.  (aljebra lineala)  izena · Ekuazio linealen sistema batean, ezezagunen koefizienteak eta gai konstantea biltzen dituen matrizea.

permutazio-matrize

1.  (aljebra lineala)  izena · Zutabe eta errenkada guztietan 1 balioa duen elementu bana, edozein kokapenetan eta beste guztiak 0 direlarik, duen matrize karratua.

Rouché-Frobenius-en teorema

1.  (aljebra lineala)  izena · Ekuazio linealen sistema baten bateragarritasuna horren koefizienteen matrizearen eta matrize zabalduaren heinak alderatuz zehazten duen teorema.

unitate-matrize

1.  (aljebra lineala)  izena · Diagonal nagusiko elementuak 1 eta beste guztiak 0 diren matrize karratua.

zero errenkada

1.  (aljebra lineala)  izena · Matrize batean, elementu guztiak 0 dituen errenkada.

zutabe-bektore

1.  (aljebra lineala)  izena · Zutabe bakarreko matrize gisa adierazten den bektorea.

zutabe-matrize

1.  (aljebra lineala)  izena · m errenkada eta zutabe bakarra duen matrizea.

Artikulurik faltan botatzen al duzu?

Osatu ezazu hurrengo galdetegia, zure eskaera lehenbailehen argitaratzen saiatuko gara


logo
gizapedia.org
Ausazko hitza